Mi lista de blogs

martes, 1 de junio de 2010

XIKINKEI

GAUR XIKINKEI TALDEARI BURUZ HITZ EGINGO DIZUET

Xikinkei musika taldea hard-core eta punkaren arteko nahasketan murgiltzen da eskenatokira igotzean eta espektakulua sortzeko ez dute inongo arazorik. Taldea duela bi urte hasi zen bere ibilbidea gauzatzen, geroztik 60 kontzertu baina gehiago eman dituzte, bai Euskal Herrian baita kanpoan ere.
Iaz beraien lehenengo maketa atera zuten Mujmezonzite deiturikoa (600 kopia saldu dira jada), berari esker Donostian antolatu zen probintzia mailako Piraten leihaketan 2. postualortu zutelarik 50 talderen artean, eta gaur egun beraien lehen diska izango dena lantzen ari dira. 2007. urte arte euskal lurraldetan ibili izan dira, baina 2008ko urtarrilean beren musika atzerrira luzatzeko erabakia hartu eta EUROPAtik bira txiki bat egin zuten, Bernan (Suitza), Munich (Alemania) eta Berlinen (Alemania) geldiuneak eginez. Bira honetan Banda Bassottirekin konpartitu zuten eskenatokia eta Europatik itzuleran 2008ko GAZTE TOPAGUNEAn (Lezon) jo zuten Etsaiak eta Latzen taldeekin batera, eta horrez gain Katalunian bitan jo dute. Kontzertu zuzenak eta mugituak izan dira guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario